XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1584ko ordenantzetan ordura arteko sistema berretsi eta lege izaera eman zioten, eta halaber, hauteskunde prozesua urratsez urrats arautu zuten.

Aldaketa txiki bat besterik ez zen egin ohiko hauteskunde sisteman: eguna aldatu zuten; abenduaren 27a aukeratu zuten, ekainaren 24aren ordez biak San Juanen omenezko jaiegunak.

Baina aldaketa hori handik urte batzuetara gauzatu zen benetan: 1614an 1615erako karguak izendatzeko egindako hauteskundeetan, alegia.

Ordenantzetan zehatz-mehatz adierazten da nolakoa izaten zen prozesu osoa, eta ekitaldi politiko-sozial horrek zumaiarrentzat berebiziko garrantzia zuela ikusten da.

Lehenengo eta behin, eskribauak bi zerrenda irakurtzen zituen: lehenengoan hautesleen izenak aipatzen ziren 52 Hautagaiak etxea izan behar zuen Udalean, edo bestela emazteak, eta Hiribilduko aitoren semetzat hartzeko bete beharreko gainerako baldintzak ere bete behar zituen.; bigarrenean berriz, hutsik geratuko ziren postuetarako hautagaienak.

Bi zerrendak irakurri ondoren, lehenengo zerrendatik sei hautesle izendatzen ziren: zerrendako izen guztiak txanbil edo txapel batean sartu, nahastu eta norbaitek gehienetan haur batek sei txartel ateratzen zituen.

Eskribauak txartelak bildu eta ozenki irakurtzen zituen; hautesle izango ziren sei hiritarrak izendatuta geratzen ziren horrela.

Ondoren, kargua utziko zuen alkatearen aurrean zin egiten zuten banan-banan, inork ez zituela erosi eta ez zirela hautesle izateaz baliatuko zin egin ere.

Honela jasotzen da agirietan aipatutako juramentua: 53 Z.U.A: 56 (1584ko ordenantzen 3. kapitulua).

Horrelakorik gertatuz gero, hautesle horiek baztertu eta beste batzuk aukeratzen ziren prozedura berberari jarraiki guztira berriz seiko taldea osatu arte.

Hortik aurrera, bertan bildutako guztiak ikusle edo lekuko hutsak izaten ziren, ezertan ere parte hartzen ez zutela.

Horrela ematen zitzaion hasiera Erregimentuko ofizial berriak izendatzeko prozesuari.

Hautesleei aldez aurretik honakoa ekartzen zitzaien gogora: urte osoan, edo ia urte osoan bederen, Hiribilduan bizi ziren hiritarrak proposatu behar zituztela hautagaitzat.

Ondoren, hautesleak gela banatan isolatuta uzten zituzten, hautagaiak izenda zitzaten.

Hautesleek hautagai bana aukeratu eta izena txartel batean idazten zuten orduan; hautesleek idazten ez bazekiten, eskribauak idazten zuen.

Bertan zegoen herritarren batek txartelak egiaztatu eta txanbil edo txapelean sartzen ziren, nahasi eta haurren batek txartel bat ateratzen zuen: hura izango zen alkate hurrengo hamabi hilabeteetan.

Gainerako txartelak apurtu egiten ziren.

Ondoren, prozesu berbera burutzen zen erregidorea, sindikoa, probestua eta, bat edo bat falta zenerako, horien ordezkoak aukeratzeko.

Hori guztia egin ondoren, udal ordezkariak aukeratzeko prozesua burututzat ematen zen.

Ondoren, alkateak hiru diputatu aukeratzen zituen eta erregidoreak beste bi.

Azkenik, hurrengo ekitaldirako eskribaua aukeratzen zuten.

Urteak pasa ahala, jardunbidea aldatu egin zen gutxinaka-gutxinaka.